OpenGunean emango diren hitzaldi eta tailerren en berri emango dizuegu.
HITZALDIEN ETA TAILERREN ORDUTEGIA*
Larunbata, martxoak 28
17:00 Pintura-tailerra
17:40 Droneen PRO tailerra
18:00 Business Intelligence Power BIrekin
19:00 Droneen tailerra, zerotik hasita
19:20 Zergatik erabili Blender 3Dn inprimatzeko: abantailak eta trikimailuak
19:40 Sortu aplikazio mugikor bat zerotik hasita
20:00 3Dn inprimatzean egiten diren akats ohikoenak
20:20 Makinek ezagutu litzakete gure emozioak?
20:40 Arduino, hutsetik hasita
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
Pintura-tailerra
Margotu eta bete kolorez zure ordenagailua; tailer honetan, ordenagailu-dorre bat margotzen ikasiko duzu: zer pintura erabili, zer spray-mota, eta nola lortu zahar-, korrosio- eta herdoildu-itxura. Ez da beharrezkoa marrazten jakitea.
Ordutegia: Larunbata, martxoak 28, 17:00
Droneen PRO tailerra
Betaflight, blheli eta pro trukoak.
- Historia laburra. Lehen kodearen hasiera eta haren bilakaera, azken fork-era arte.
- Betaflight 4.2. Apirilaren 1ean helduko den bertsio berrirako prest egoteko jakin beharreko guztia.
- JESC edo Jazzmaverick. Bi noranzkoko dshot-a duten azken firmwareak: nola hautatu zurea.
- Blackbox Explorer-ekin analizatzen. Erakustaldi txiki bat.
- Tuning Tips. Betaflight Configurator-en eta quad-en konfiguraziorako argibide batzuk, droneak zertarako erabili nahi diren kontuan hartuz (Race, Freestyle, LongRange, CinematicHD).
Nork emango duen tailerra: Asizon (Asociación Euskadi Drone Racing)
Ordutegia: Larunbata, martxoak 28, 17:40
Business Intelligence Power BIrekin
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Beatriz Laskurain Larrañaga
Enpresa: Mondragon Unibertsitatea
Hitzaldiaren deskribapena:
Datuak, haien tratamendua eta bistaratzea alderdi kritiko bihurtu dira enpresen ezagutzaren eremu guztietan. Gero eta tresna gehiago daude datuak modelatu, aztertu eta bistaratzeko, baina Microsoft nabarmentzen ari da Power BI doako analisi- eta bistaratze-tresnarekin. Hitzaldi honetan, Power BI zer den eta nola funtzionatzen duen erakutsiko da, benetako datu-ereduen erakustaldiaren bidez.
Zer publikori dago zuzendua?
Edozein sektoretako profesionalak (industria, marketina, komunikazioa, finantzak, informatika, ecommerce, big data, ekintzaileak, ETE-etako arduradunak…), datuak bistaratzeko eredu bat sortu nahi dutenak, enpresan txosten aurreratuak diseinatuz eta garatuz datuak neurtzeko, monitorizatzeko eta erabaki eraginkorrak hartzeko.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Publizitatean, marketinean eta harreman publikoetan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta Digital Business-eko masterra du ICEMDen (ESIC). Hamabost urtetik gorako esperientzia du zenbait elkarte eta komunikabidetako ekipo komertzialen eta marketin-ekipoen buru gisa. 2011z geroztik, negozio digitalak kudeatzen eta abian jartzen aritu da, negozio-ereduen diseinutik hasi eta onlineko erakartze-, leialtze- eta salmenta-estrategiak abian jartzeraino.
Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko Marketin Digitaleko irakasle-taldekoa da, eta profesionalen eta enpresen prestakuntza bateratzen du, estrategia digitalari, gizarte-sareei, analisiari eta marketin digitalari buruzko enpresa eta proiektuen aholkularitzarekin.
Ordutegia: Larunbata, martxoak 28, 18:00 - 18:20
Droneen tailerra, zerotik hasita
Zer diren, nola has gaitezkeen eta zer motatako drona komeni zaizun.
- Zer dira droneak: Zer esan nahi du “drone” hitzak, eta zein dira erabilera pribatuko dronak.
- Lehenengo hegaldiak eta simulagailuak: Baliagarriak dira simulagailuak? Erraza da drone bati hegan eginaraztea, nola egin behar den jakinez gero.
- Oinarrizko hegaldi-arauak: Non eta nola erabil ditzaket droneak, legea errespetatuz eta arduraz jokatuz.
- Drone-motak: Drone-motak, erabileren eta helburuen arabera.
- Zer drone-mota da zuretzat egokiena: Nola aukeratu drone-mota eta -gama zure jakintzaren eta beharren arabera.
- Nola hasi: Lehenengo pausoak eta lehenengo hegaldiak.
Nork emango duen tailerra: Khaossa (Asociación Euskadi Drone Racing)
Ordutegia: Larunbata, martxoak 28, 19:00
Zergatik erabili Blender 3Dn inprimatzeko: abantailak eta trikimailuak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Martin “Txo!?” Etxauri Sainz de Murieta
Enpresa: Elurmaluta
Hitzaldiaren deskribapena:
3D “Blender” modelatze-programarako oinarrizko azalpen laburra (software librea eta doakoa; www.blender.org) eta 3D inprimaketarako trikimailu, ezaugarri eta tresna espezifikoen errepasoa.
*Softwarea instalatuta edukitzea gomendatzen da.
Zer publikori dago zuzendua?
3D inprimaketan edo Blenderren interesa duen publikoa.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Martin Etxauri Sainz de Murieta Txo!? artista da, eta baliabide berrietan ikertzen aritzen da. Ikus-entzunezko performanceak, instalazio interaktiboak, eta mapping edo sorkuntza-grafikagintzako proiektuak garatzen ditu, eta digitalaren eta errealaren arteko erlazioa ikertzen du zenbait teknologia erabiliz, hala nola 3D inprimaketa eta natura digitalizatu eta eraldatzeko prozesuak.
Web: www.elurmaluta.net
twitter: @txo_elurmaluta
Ordutegia: Larunbata, martxoak 28, 19:20 - 19:40
Sortu aplikazio mugikor bat zerotik hasita
Vamos a intentar hacer algo productivo y crear nuestra primera aplicación de móvil. No os voy a explicar más porque todos sabemos lo que es una aplicación. Solo os diremos… que será fácil aunque no sepas nada de programar. :D
Ordutegia: Larunbata, martxoak 28, 19:40
3Dn inprimatzean egiten diren akats ohikoenak
Gaur egun, gero eta errazagoa da 3D inprimagailu bat izatea, baina beharrezkoa da erabiltzen ikastea, eta hasieran huts egiten da beti.
Hitzaldi honetan, ikasiko duzu zein diren 3D inprimaketaren alorrean hasten garenean saihestu beharreko akatsik ohikoenak. Gainera, kalitate handiagoz eta azkarrago inprimatzen lagunduko dizuten trikimailu batzuk ikasiko dituzu. Aprobetxatu. Animatu eta ikasi gehiago, edo errepasatu dakizuna.
Hitzaldiaren maila: Hasiberrientzat/pixka bat dakitenentzat.
Ordutegia: Larunbata, martxoak 28, 20:00
Makinek ezagutu litzakete gure emozioak?
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Unai Elordi Hidalgo
Enpresa: Vicomtech
Hitzaldiaren deskribapena:
Emozioek gure bizitzaren zati garrantzitsu bat hartzen dute, eta eragina dute gure erabakietan. Baina zer da emozio bat? Hockenuryren arabera ( 2007), “Emozioa egoera psikologiko konplexu bat da, hiru osagai lotzen dituena: esperientzia subjektiboa, erantzun fisiologikoa eta portaera- edo adierazpen-erantzuna”.
Gizakien emozioak ezagutzea lan erraza da gizakientzat, baina makinek ezagutu al ditzakete pertsonen emozioak? Guk bezala ezagutuko lituzkete? Nola adieraz genezake ezagutze hain abstraktu hori? Zein da teknologiaren heldutasun-maila? Zer esaten du zientziak?
Hitzaldi honetan, azaldu nahi da adimen artifizialeko algoritmoek nola hauteman ditzaketen pertsonen emozioak, zein den haien metodologia, eta, azkenik, programazioari buruzko oinarrizko ezagutzak dituen edozein pertsonak nola sor ditzakeen algoritmo horiek.
Zer publikori dago zuzendua?
Adimen artifizialean eta pertsonen emozioen azterketan interesa duen edonorentzat da. Emozioak sailkatzeko prozesua modu globalean azalduko da, gaiaz zerbait dakitenek zalantzak argitzeko eta galderak egiteko moduko xehetasun-mailan.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Unai Elordi ikertzaile dabil Vicomtech zentro teknologikoan, ITS (Intelligent Transport System) sailean, 2009az geroztik. Informatika Ingeniaritzan lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean (MGEP), eta Ingeniaritza Konputazionaleko eta Sistema Adimendunetako masterra du. Gaur egun, doktoretza egiten ari da Deep Learning eremuan. 2009tik, 3Dko webean eta ikusmen artifizialean aritu da lanean Unai; bereziki, Deep Learningeko ereduen inferentzia sistema kapsulatu, mugikor eta Raspberry Pi-entzat integratzen eta optimizatzen. Unaik landutako inteligentzia-esparruen artean, hauek daude: aurpegia ezagutzea, generoari eta adinari antzematea, emozioen analisia, objektu arriskutsuak detektatzea, eta pertsonen tracking-a bideozaintzan.
Web:
Ordutegia: Larunbata, martxoak 28, 20:20 - 20:40
Arduino, hutsetik hasita
Ez baduzu ezagutzen Arduino edo hasi berria baldin bazara, hauxe duzu ikasteko egokiera aparta. Hutsetik hasiko gara, ezertxo ere ez dakiten ikasleak gogoan, eta blokeka programatzeko gaur egungo ingurunerik sendoenetako bat erabiliko dugu.
Hona tailerraren helburuak:
1- Arduino zer den jakitea.
2- Arduinorekin egin daitezkeen proiektu-motak ezagutzea.
3- Hasteko behar den oinarrizko elektronika ikastea.
4- Lehenengo zirkuituak muntatzea.
5- Arduinon programak egitea eta kargatzea.
Ordubeteko tailerrean, teknologia hau (egungo maker mugimenduaren oinarria) erabiltzen hasteko beharrezko den guztia ikusiko dugu.
Ordutegia: Larunbata, martxoak 28, 20:40