Informazioa

Aurtengo Gipuzkoa Encounter gure betiko Partyneten egingo da, oraingoan online formatuan, eta Discord erabiliko dugu atalak kudeatzeko. Twitch izango da gure agertoki birtuala, eta bertatik jarraitu ahal izango da partyaren jarduera guztia.

 

Noiz

2020ko martxoaren 26tik 28ra

 

  Discord

https://discord.party.eus

Hemen izango duzue antolakuntza osoa zuen esanetara.

Ostegunean 17:30ean irekiko da, eta larunbatean 00:00etan itxiko da.

#ongi-etorri

Estranetak gela honetara eramango zaitu. Hemen izango dituzu ekitaldiaren arauak eta azalpenak.

#opengune

Aurrez aurreko Gipuzkoa Encounterreko Opengunea bezala, sarrera libreko gela bat izango da. Bere jarduerak izango ditu.

#partyplace

Hau izango da partya igaroko den lekua, eta Gipuzkoa Encounterreko parte-hartzaile akreditatuentzat bakarrik izango da sarrera. Usabal kiroldegiko kantxa ordezkatuko du.

>ARTE DIGITAL

>JUEGOS

>CONFERENCIAS Y TALLERES

>SOFTWARE LIBRE

>HARDWARE

>OTRAS ACTIVIDADES

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko atalak izango dira, party presentzialean bezala.

 Gora itzuli ^

  PartyNet

https://www.party.eus

Encounter presentzialetan bezala, jarduera guztiak Partynet bidez egingo dira.

Inaugurazioaren ondoren zabalduko da, 19:00ak aldera, eta larunbatean itxiko dute, 00:00etan.

 Gora itzuli ^

  Twitch

https://stream.party.eus

Mundu guztiari irekita, ekitaldia Euskal Encounterreko Twitch kanalaren bitartez emango dugu: https://www.twitch.tv/euskalencounter/

Ordutegia:

Osteguna: 18:00-19:30

Larunbata: 16:00-00:00

 

Gora itzuli ^ 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch