Parte hartu

456 leku birtual izango ditugu.

Sarrerak, zure etxean postu bat izateko eskubidea ematen du, gure sistemetara konektatuta.

Prezioa: 0 €

 

Parte hartzeko prozedura

  1. Gipuzkoa Encounter 14an tokia baieztatua zeneukatenok ekitaldi birtualean parte hartu ahal izango duzue, baina, horretarako, parte hartuko duzuela jakinarazi behar diguzue. Ekitaldia iragarri eta hurrengo 48 orduetan egiten ez baduzue, itxarote-zerrendarekin jarraituko dugu.

1.1.- Jakinarazi parte hartuko duzuela!

Gipuzkoa Encounter 14 #GeratuEtxean edizioan parte hartuko duzuela jakinarazi behar duzue, beranduenez martxoaren 20an, 12:00etan.

Itxaron-zerrendaren bidez sartzen zaretenei, 24 orduko epea emango zaizue baieztatzeko.

1.2.- Discord plataforma sozialaren erabiltzailea ez bazara, deskargatu doako aplikazioa eta sortu erabiltzaile bat. Gure komunikazio-sistema izango da, eta hor bilduko gara Gipuzkoa Encounter 14ren erabiltzaile guztiok.

1.3.- Eskuratu partyra sartzeko akreditazioa.

Martxoaren 26ko 17:30etik aurrera har dezakezu akreditazioa.

1.4.- Egin bat partyarekin!

Sistemak Discord konektatuko du, eta Authorize botoian klik egin beharko duzu jarraitzeko. Partyneterako sarbide bat ere egongo da.

Gozatu Gipuzkoa Encounter 14 #GeratuEtxean edizioarekin! #YoMeQuedoEnCasa

  1. Gipuzkoa Encounter 14an tokia BAIEZTATU GABE zeneukatenok erreserba egin dezakezue itxarote-zerrendan apuntatzeko.

2.1.- SARTU 

Sartu sisteman. Oraindik erabiltzailerik ez baduzu, erregistratu  (sisteman erabiltzaile bat sortuta dutenek ez dute berriro alta eman behar).

2.2.- EMAN IZENA

“Erreserbatu” atalean, bete izena emateko datuak.

Ekitaldi presentzialeko fitxa bera da; horregatik, datu batzuk ez datoz bat ekitaldi birtualekoarekin, baina ez du garrantzirik.

2.3.- ERRESERBA

Egin erreserba. Erreserba egina baduzu, mezu bat jasoko duzu.

*Gipuzkoa Encounter 14 presentzialean tokia baieztatua izan eta adierazitako eguna eta ordua baino lehen ekitaldi birtualean parte hartuko dutela egiaztatzen ez duten parte-hartzaileen tokiak itxarote-zerrendako jendearen esku utziko dira.

Toki guztiak agortu arteko erreserbak egingo dira.

 

Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.-ekin.

 

Akreditazioa

Akreditazioa hilaren 26an hasiko da, osteguna, 17:30etan.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch