Prentsa

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

  • 14. edizioaren formatua moldatu dute konfinamendu-aldira egokitzeko, eta 1.800 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu; izan ere, izena eman duten 456 pertsonez gain,. beste 1.400 pertsona konektatu dira sarbide librea zuen Opengune kanalera
  • Sabino San Vicentek, Euskaltel Fundazioko zuzendariak, uste du erabilitako aukera teknikoak irtenbide sendoa direla. Horregatik adierazi du ekimen honek erreferentzia gisa balio duela nazioartean, isolamendu garaian topaketa birtual anitzak egin ahal izateko
  • Euskaltel Fundazioak antolatutako party birtualean, arte digitalarekin, hardwarearekin, software librearekin eta jokoekin lotutako jarduerak eta lehiaketak egin dira. Halaber, hitzaldiak eta publiko orokorrarentzako jarduera irekiak eskaini dira
  • Online plataformetan sortutako atalek aurrez aurreko topaketarako aurreikusitako jarduera-eremu eta espazio berak islatu dituzte; hala nola kafetegia, spa, jantokia, akreditazio-gunea eta logela

  • ‘GE14: Geratu Etxean Edition’ topaketak, konfinamendu-egoeraren oztopoak gaindituz, isolamenduari aurre egitea lortu du. Online bilkurak hitzaldi eta tailerrak hartzen ditu barne, gai anitzen inguruan: pertsonen gogo-aldartea ezagutzen laguntzen duten algoritmoak, 3D inprimaketa, droneak eta datuak monitorizatzeko erremintak, besteak beste
  • Uneotan beharrezkoa dugun material sanitarioa garatzeko ezinbesteko tresna da 3D inprimaketa, eta gaur aztergai izango da hitzaldi batean
  • Real Sociedad futbol taldearekin elkarlanean, Gipuzkoa Encounterren barne gauzatzen ari de FIFA 20 bideo-joko lehiaketako lehen sailkatuak Andoni Gorosabel eta Yeray Zaballosen aurka lehiatuko dira gaur
  • Izena eman duten pertsonen eta bisitarien artean 1800 lagunetik gora elkartu ditu bilkura birtualak; eta egitasmoaren arrakasta eredugarria da aisialdi- eta prestakuntza-ekintzak kanal desberdinen bitartez burutu nahi dituzten ekimenentzat, kontrol sistema zentralizatu presentzial baten beharrik gabe
  • Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin

  • Antolatzaileak oso pozik daude ekimenak izandako harrerarekin, 1800 pertsona baino gehiago batu baitira festara: izena eman duten 456 lagunez gain, beste 1400 pertsona hurbildu dira sarrera libreko Opengune kanalera
  • Euskaltel Fundazioak antolatutako online partyak Tolosako topaketa presentzialerako aurreikusita zeuden arlo berak hartzen ditu barne, kafetegia, spa, jangela, akreditazioen gunea eta logela barne. Parte-hartze handia dago proposatutako ekintza eta lehiaketetan, eta elkarlan giroa da nagusi
  • Egitasmoaren 14. edizioak, ‘GE14: Geratu Etxean Edition’ izenburupean, konfinamendu-egoerara egokitu du bere formatua. Jarduera guztiak birtualak dira eta bai partaide bai antolatzaileak norbere etxean daude. Horrelako bilkura baten aurrekaririk ez dago
  • Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin

  • Ekimenaren 14. edizioak, ‘GE14: Geratu Etxean Edition’ izenekoak, harrera ikusgarria izan du; eskainitako plaza guztiak berehala agortu dira
  • Gaurtik larunbatera bitartean, dozenaka online jarduera egingo dira eta bai parte-hartzaileak bai antolatzaileak beren etxeetatik jardungo dira. Ez dago horrelako egitasmo baten aurrekaririk eta teknologia berrien zaleen topagune izatea du helburu, baita Covid-19 pandemiak eragindako konfinamendua jasaten lagundu ere
  • Tolosako Usabal kiroldegian egitea aurreikusita zegoen topaketa bertan behera utzi eta gero, Gipuzkoa Encounterreko antolatzaileak gai izan dira egun gutxitan edizio birtuala abian jartzeko. Ohikoa den moduan, partyak trebakuntza-jarduera, bideo-joko lehiaketa eta txapelketa ugari hartuko ditu barne; azken horiek, arte digital,hardware eta segurtasun informatikoa bezalako arloen inguruan izango dira
  • Gaur arratsaldeko inaugurazioan, José Miguel García Fernández Euskalteleko kontseilari delegatuak hartuko du parte. Berarentzat, Gipuzkoa Encounter birtual hau “erreferentziazkoa izango da munduan”. Grabatutako hitzaldian, antolakuntza-taldeari eskerrak eman nahi dizkio: “Bereziki harro sentiarazten gaitu ekimen honek”
  • Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin

  • Ekimenaren 14. edizioa, ‘GE14: Geratu Etxean Edition’ lelopean, datorren astean burutuko da, martxoaren 26tik 28ra, aurreikusita zegoen bezala. Baina egoera berrira egokituz, jarduera guztiak online egingo dira; hau da, bai parte-hartzaileak bai antolatzaileak beren etxeetatik arituko dira. Ez dago horrelako egitasmo baten aurrekaririk
  • Covid-19 koronabirusaren pandemiak Tolosako Usabal kiroldegian aurreikusita zegoen lanpartya bertan behera uztera behartu zuen, baina bilkura presentziala online formatura eramateko gai izan dira antolatzaile eta laguntzaileak. Hiru egunez, jarduera ludikoak eta hezigarriak tartekatuko dira Euskal Encounterren Twitch eta Discord kanalen bitartez
  • Gipuzkoa Encounterren online edizioak 456 plaza birtual izango ditu, Tolosan gauzatu behar zen lanpartyan eskainiko zirenak bezainbeste. Usabaleko sarrera erosi zutenek dute, inolako kosturik gabe, topaketa berrian parte hartzeko aukera, eta libre geratzen diren lekuak itxarote-zerrendako lagunek beteko dituzte
  • Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin

Orrialdea 1/2

Antolatzailea

Euskaltel Konekta
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org
 
 
 

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch