Makinek giza emozioak antzemateko duten ahalmena aztertuko du Gipuzkoa Encounter birtualak

  • ‘GE14: Geratu Etxean Edition’ topaketak, konfinamendu-egoeraren oztopoak gaindituz, isolamenduari aurre egitea lortu du. Online bilkurak hitzaldi eta tailerrak hartzen ditu barne, gai anitzen inguruan: pertsonen gogo-aldartea ezagutzen laguntzen duten algoritmoak, 3D inprimaketa, droneak eta datuak monitorizatzeko erremintak, besteak beste
  • Uneotan beharrezkoa dugun material sanitarioa garatzeko ezinbesteko tresna da 3D inprimaketa, eta gaur aztergai izango da hitzaldi batean
  • Real Sociedad futbol taldearekin elkarlanean, Gipuzkoa Encounterren barne gauzatzen ari de FIFA 20 bideo-joko lehiaketako lehen sailkatuak Andoni Gorosabel eta Yeray Zaballosen aurka lehiatuko dira gaur
  • Izena eman duten pertsonen eta bisitarien artean 1800 lagunetik gora elkartu ditu bilkura birtualak; eta egitasmoaren arrakasta eredugarria da aisialdi- eta prestakuntza-ekintzak kanal desberdinen bitartez burutu nahi dituzten ekimenentzat, kontrol sistema zentralizatu presentzial baten beharrik gabe
  • Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin
  • Egungo egoera konplexuak eragindako konfinamendua dela eta, bereziki funtsezkoa da emozioei arreta ematea, erabakiak hartzerako garaian pisu erabakigarria baitute. Gipuzkoa Encounter 14 topaketa birtualaren baitan, gaur eskainiko den hitzaldi batean, makinek giza emozioak hautematen eta iragartzen ikasteko daukaten ahalmena izango da aztergai.

    Vicomtech teknologia-zentroko ikertzaile Unai Elordik aditzera eman duenez, pertsonen emozioak ezagutzea gizakiontzat erraza izan daitekeen arren, makinak ere etengabe ari dira ikasten, adimen artifizialeko algoritmoen bidez. Prozesu sekuentzialean oinarritzen dira, milioika aurpegi prozesatuz, emozioak identifikatu eta, are zailago, iragarri ahal izateko.  

    Gaur arratsaldean ere hitzaldia eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Marketin Digital arloko irakasle Beatriz Laskurainek. Datuak eta horien tratamendu eta bistaratzea enpresen ezagutza-arlo guztien giltzarri bilakatu direla dio adituak. Eta erronka horri aurre egiteko doako erreminta, Power BI, gomendatzen du

    Uneotan beharrezkoa dugun material sanitarioa garatzeko ezinbesteko tresna da 3D inprimaketa, eta teknologia hori aztergai izango da hitzaldi batean. Gainera, droneei, 3D inprimaketari, telefono mugikorreko aplikazioei eta arte digitalari buruzko hitzaldiak ere izango dira. Interesa duen edonork jarraitu ahal izango ditu, baita hizlariei zalantzak galdetu ere.

    % 100 online 

    Parte-hartzaileek plataforma-sarea duten euren eskura, bilkurako arlo guztietan esku hartzeko. Discord plataformak “areto” birtualak ditu, gaika antolatuta, eta Encounter sareak sortutako erreminta, PartyNet, arte digital, software libre, hardware eta jokoen arloetako lehiaketak antolatzeko erabiltzen dute. Horrez gain, ekimenaren jarraipena egingo duen programa doan ikusi ahal izango da Euskal Encounterreko Twitch kanalaren bitartez: https://www.twitch.tv/euskalencounter/.

    Real Sociedad futbol taldearekin elkarlanean

    Nobedade gisa, Gipuzkoa Encounterren edizio honetan sari berezia izango dute FIFA 20 txapelketako finalistek. Gamer irabazlea Real Sociedad futbol taldeko jokalari Andoni Gorosabelen aurka lehiatuko da gaur bertan, eta txapeldunordeak Yeray Zaballosen aurka neurtuko ditu indarrak. Espainiako EA Sports FIFA 20 Global Series lehiaketaren barne dagoen eLaLiga txapelketako Kick Off norgehiagokan dabil Zaballos, klub txuri-urdinaren ordezkari gisa.

    Halaber, Gipuzkoa Encounterren jokatzen ari den League of Legends lehiaketa ‘Circuito Tormenta’ izeneko liga amateurraren barne dago. Hortaz, lehiaketako parte-hartzaileek puntuak eskuratu ahal izango dituzte, zirkuituko gainontzeko txapelketetan bezala, ligako puntuazioan gora egiteko. 

    Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.

    Antolatzailea

    Euskaltel Konekta
    Euskalamiga Elkartea

    Ahotsa:

    943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

    IRC auzo ofizialak:

    IRC-Hispano
    #euskal
    QuakeNet
    #euskal

    Edozein galdererako:

    olatz@euskalencounter.org

    Prentsa arduraduna:

    Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
    943 22 45 30 / 688 92 90 88
    E-mail: press@euskalencounter.org
     
     
     

     

    twitter facebook flickr youtube instagram twitch