Gipuzkoa Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.
80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan.
Covid-19 koronabirus-pandemiak sortutako egoeraren aurrean, bilkura bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek eta Tolosako Udalak. Hamalaugarren edizioa martxoaren 27tik 29ra egitea aurreikusita zegoen Tolosako Usabal kiroldegian.
Egoera hau gainditzeko, Gipuzkoa Encounter 2020 modu birtualean ospatzea pentsatu dugu.
Ekitaldi birtualaren datuak:
- 456 ordenagailu sarean konektatuta.
- 2 egun ekinean.