Gipuzkoa Encounter 14 topaketa berpiztu egin da, eta marka berria hautsiko du formatu birtualera egokituz

  • Ekimenaren 14. edizioa, ‘GE14: Geratu Etxean Edition’ lelopean, datorren astean burutuko da, martxoaren 26tik 28ra, aurreikusita zegoen bezala. Baina egoera berrira egokituz, jarduera guztiak online egingo dira; hau da, bai parte-hartzaileak bai antolatzaileak beren etxeetatik arituko dira. Ez dago horrelako egitasmo baten aurrekaririk
  • Covid-19 koronabirusaren pandemiak Tolosako Usabal kiroldegian aurreikusita zegoen lanpartya bertan behera uztera behartu zuen, baina bilkura presentziala online formatura eramateko gai izan dira antolatzaile eta laguntzaileak. Hiru egunez, jarduera ludikoak eta hezigarriak tartekatuko dira Euskal Encounterren Twitch eta Discord kanalen bitartez
  • Gipuzkoa Encounterren online edizioak 456 plaza birtual izango ditu, Tolosan gauzatu behar zen lanpartyan eskainiko zirenak bezainbeste. Usabaleko sarrera erosi zutenek dute, inolako kosturik gabe, topaketa berrian parte hartzeko aukera, eta libre geratzen diren lekuak itxarote-zerrendako lagunek beteko dituzte
  • Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin


Gipuzkoa Encounterrek ez dio urteroko hitzorduari huts egingo, nahiz eta Covid-19 koronabirusaren pandemiak konfinamendu-neurriak hartzera behartu duen gizartea. Online egingo da topaketa, koarentena arinagoa egiteko, eta doako 456 plaza eskainiko dira. Halaber, prestakuntza, dibulgazioa eta dibertsioa uztatuko ditu bilkurak, Tolosako Usabal kiroldegian burutzea aurreikusita zegoen partyak bezalaxe. Gipuzkoako lanpartyaren antolatzaileek ekimen birtuala antolatzeko formula landu behar izan dute. Ez dago horrelako jardunaldi baten aurrekaririk, ez baitago egoitza fisikorik, eta parte-hartzaile zein antolatzaileak beren etxeetan egongo baitira.

Gipuzkoa Encounterren ‘Geratu Etxean Edition’ martxoaren 26tik 28ra egingo da, eta gaur bertan hasiko da izena emateko prozesua, 456 plaza birtual betetzeko, Tolosan burutzear zegoen lanpartyak eskaintzen zituenak bezainbeste. Usabaleko sarrera erosi zutenek dute, inolako kosturik gabe, topaketa berrian parte hartzeko aukera, eta libre geratzen diren lekuak itxarote-zerrendako lagunek beteko dituzte.

Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.


Jarduera irekiak
Izena ematen dutenek partyko arlo anitzetan parte hartu ahal izango dute, etxetik mugitu gabe, Discord tresnaren bidez. Bertan, gaika bereizitako “areto birtualak” topatuko dituzte, eta arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketetan izen emateko aukera izango dute. Orain, antolatzaileak lanparty presentzialetako ekimenak kudeatzeko erabiltzen duten tresna propioa, partyNet izenekoa, egokitzen ari dira, bere osotasunean Internet bidez erabili ahal izateko.

Era berean, festatik kanpo gelditu direnek ere parte hartzeko aukera izango dute, eduki batzuk irekiak izango baitira. Online eskainiko diren doako prestakuntza-hitzaldiak eta topaketa birtuala gidatuko duen programa doan entzun ahal izango dira Euskal Encounterreko Twitch kanalaren bitartez: https://www.twitch.tv/euskalencounter/

Lanpartyak hilaren 26an, osteguna, irekiko ditu ateak 18:00etan, eta martxoaren 28an, larunbata, itxiko ditu gauerdian. Konfinamenduak guztion bizitza baldintzatu duen une honetan, Gipuzkoa Encounter 14 ‘Geratu Etxean Edition’ bilkurak, inoiz baino gehiago, teknologia berrien zaleentzat eta horrelako topaketez gozatu nahi duen edonorentzat elkargune izan nahi du. Ziur gaude, beste behin ere, Euskaltel Fundazioak antolatzen dituen Encounter guztietan bezala, parte-hartzaileen arteko lankidetza, elkarrekiko laguntza eta elkartasun-jarrera azaleratuko direla. Eta aurten, inoiz baino gehiago.

Antolatzailea

Euskaltel Konekta
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org
 
 
 

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch