Gipuzkoa Encounter 14, bertan behera

  • Covid-19 koronabirus-pandemiak sortutako egoeraren aurrean, bilkura bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek eta Tolosako Udalak. Hamalaugarren edizioa martxoaren 27tik 29ra egitea aurreikusita zegoen Tolosako Usabal kiroldegian
  • Sarreren kostua osorik itzuliko zaie parte-hartzaileei hurrengo egunetan zehar. Bai antolatzaileak bai Tolosako agintariak atsekabetuta daude erabakiak ekimenean izena eman duten pertsonei eta gonbidatutako profesionalei eragin diezazkiekeen kalteengatik, baina gogorazi dute guztion erantzukizuna dela gaixotasunaren transmisioari aurre egitea
  • Euskaltel Fundazioa da topaketaren antolatzaile nagusia, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI taldearen bidez

Gipuzkoa Encounter 14 bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek eta Tolosako Udalak. Covid-19 koronabirus-pandemiak sortutako egoeraren aurrean hartu dute erabaki triste hau, gaixotasunaren transmisioari aurre egiteko.

Aurreko urteetan gertatu izan den moduan, aurtengo edizioan ere sarrerak erreserbak ireki bezain laster agortu ziren, eta horien kostua osorik itzuliko zaie parte-hartzaileei hurrengo egunetan zehar. Antolatzaileek erabaki honek sortzen dituen galerak bere gain hartuko dituzte, antolakuntza eta prestaketa-lan asko martxan baitzeuden zegoeneko.

Era berean, egitasmoaren antolatzaileak atsekabetuta daude erabakiak bilkuran izena eman duten pertsonei eta gonbidatutako profesionalei eragin diezazkiekeen kalteengatik. Baina oraingoa bezalako egoera korapilatsuan egonda, erantzukizun handienarekin jokatzera behartuta gaude.

Euskaltel Konekta Fundazioa da topaketaren antolatzaile nagusia, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren laguntzarekin (SPRIren bidez).

Antolatzailea

Euskaltel Konekta
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org
 
 
 

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch