Gaur egun, gero eta errazagoa da 3D inprimagailu bat izatea, baina beharrezkoa da erabiltzen ikastea, eta hasieran huts egiten da beti.
Hitzaldi honetan, ikasiko duzu zein diren 3D inprimaketaren alorrean hasten garenean saihestu beharreko akatsik ohikoenak. Gainera, kalitate handiagoz eta azkarrago inprimatzen lagunduko dizuten trikimailu batzuk ikasiko dituzu. Aprobetxatu. Animatu eta ikasi gehiago, edo errepasatu dakizuna.
Hitzaldiaren maila: Hasiberrientzat/pixka bat dakitenentzat