Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music)

Intranetean eman dezakezue izena jarduerarako.

Partyan, compo-ak eta gaia pantaila bidez jakinaraziko dira, interesa dutenek, Intranetera sartu eta parte hartzeko aukera izan dezaten.


 

MUSIKA

24 ordu emango dizkizuegu gaueko isiltasuna baliatzeko zuen grabazioetan; gaia izan daiteke erritmo bat, bideo bat, edo batek daki nondik etor daitekeen inspirazioa.

2D

Ordubete speed paint bat egiteko; orri zuriaren erronka! Gaia intraneteko spoilerrean agertuko da esandako orduan.

3D

Ordubete modelatzeko, esandako orduan intraneteko spoilerrean agertuko den gai batekin.

 


Zuen ekoizpenak Intranetera igo beharko dituzue. Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 

Antolatzaileek izendatutako epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa. 

Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

Gipuzkoa Encounter 13ko Fast 2D irabazlea                 Gipuzkoa Encounter 13ko Fast 3D irabazlea
GAIA: ORG baten erretratua - Egilea: 'Otaku108'             GAIA: Masterchef Larrea - Egilea: 'nexus6' 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch