Onartuko diren formatuak: MPEG, DIVX, Ogg Theora, Matroska (mkv) edo h264.
Talde edo egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Twitchen emanaldi ofizialean hiru lan onenak bakarrik erakutsiko dira. Ekoizpen guztien pasea egiten saiatuko gara bigarren mailako kanal batean.
Intranetaren bidez aurkeztutako lanak soilik onartuko dira.
Zer da lehiaketa honetan aurkez daitekeena? Nolabait esateko beste lehiaketetan sartzen ez den guztia. Esate baterako, 3D animazioak, human demoak, flash demoak, C64 demoak, Playstation edo beste hainbat plataformetakoak. Burura datorkizuen guztia, baina, arau bakarra beteko duena: demoszenarekin zerikusia izatea edo lan kreatiboa izatea.
Edizio honen muga teknikoak direla eta, bideo bat entregatu beharko da. Beraz, ekoizpena exekutagarria bada, produkzio hori grabatu eta grabatutako bertsioa entregatu beharko da.
Ekoizpenak musika izan dezake, baina ez du egile-eskubiderik izan behar, edo egilearen berariazko baimena izan behar du, erabili ahal izateko.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.