Araudia
Parte-hartzaileen ordenagailuetan jokatuko du lehiaketa:
○ Jokalari bakoitzak aukeratu dezake Age of Empires 2 DEko zer zibilizaziorekin jokatu nahi duen.
Lehiaketaren formatua
○ Kanporaketa zuzen gisa jokatuko da.
○ Lehiakidea (Reliquia edo Maravilla bidez) guztiz suntsitzen duen jokalariak irabaziko du.
○ Koadroaren goialdetik doanak sortu behar du partida.
○ Sortzeko, konfigurazio hau behar da:
- Datuak: Jatorrizko bertsioa
- Ikusgaitasuna: Berdin dio Pribatua gomendatzen da, eta lehiakidea gonbidatzea.
- Puntuatua: Bai
- Ikusleak: Ez
- Pasahitza: Berdin dio
○ Konfigurazio hau erabili behar da:
- Partida: Ausazko mapa
- Maparen estiloa: Estandarra
- Lekua: Lurraren mapa aleatorio bat
- Tamaina: Txikia
- Zailtasuna: Estandarra
- Baliabideak: Estandarra
- Populazioa: 500
- Abiadura: Azkarra
- Erakutsi mapa: Normala
- Hasierako adina: Estandarra
- Adin maximoa: Adin inperiala
- Itunaren iraupena: Bat ere ez
- Garaipena: Estandarra
- Batera jokatzea: Berdin dio
- Talde finkoak: Bai
- (denak): Ez
- Abiadura: Bai
- Amarruak: Ez
- Partida grabatzea: Ez
Portaera- eta joko-arauak
○ Etenaldiak. Oro har, ezin dira egin. Jokalari batek jokoa gelditu beharra badu ezinbestean, beste jokalariari jakinarazi behar dio, etena egin aurretik.
○ Hack. Ez daude baimenduta.
Oharrak:
Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.