HearthStone

Deskribapena: Zorroratu ezpata, atera kartak, eta presta zaitez Hearthstonerekin gozatzeko. Karta-joko zirraragarria da, estrategia bidezkoa, ikasteko erraza eta ezin dibertigarriagoa. Hasi doako partida bat Battle.net-en, eta erabili zure kartarik onenak sorginkeriak egiteko, izakiei babesa eskatzeko eta Warcrafteko heroiei aginduak emateko, duelu epiko eta estrategikoetan.

Jokatzeko modua: Last Hero Standing

Araudia:

  • Formatu estandarrean jokatuko da.
  • Ahalik eta lasterrena deituko zaie parte-hartzaileei hurrengo txanda jokatzera ingura daitezen. Dagokion partidarako jarritako ordutik hamar minutura iritsi ez den jokalaria deskalifikatua izango da.
  • Debekatuta daukate jokalariek txata eta kanpoko zeinahi gailu erabiltzea partida jokatzen ari diren bitartean. Hori dela eta, "Ekinean" egoeran eduki behar dute kontua.
  • Ezin izango dute piloa aldatu lehiaketan zehar.

Last hero standing:

  • Parte-hartzaileek 4 motatako 4 pilo izan behar dituzte prest, eta mazoetako bat baneatuko da.
  • Partida irabazteko, jokalariak aurkariaren 3 mazoak garaitu beharko ditu.
  • Jokalari batek pilo batekin irabazten duenean, gorde egin beharko du bere karta-sorta.
  • Galtzaileak, aldiz, beste karta-sorta erabili behar du.
  • LHE formatuaren azalpen-bideoa:

Oharrak:

  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch